Nahia de Cos haurraren alde jai berezia antolatu dute gaur Gipuzkoa plazan. Sei urte dituen Igeldoko haurrak batten izeneko gaixotasuna du, eta tratamendu ahalik eta onena jasotzeko lanean ari da bere familia. Gaixotasun dejenaratiboa da Nahia de Cosek duena, eta pixkanaka bere gaitasunak galtzen ari da. Azken 10.000 euroak falta zaizkie Txinara tratamendu berezi bat jasotzera joateako, eta gaurko jardueraren bidez dirua biltzen ari dira. Jaia 10:00etan hasi da eta 20:00ak arte luzatuko da.
Elkartasun pultserak salgai jarri dituzte euro baten truke, haurrentzako tailerrak egin dituzte, eta Donostiako dendariek emandako produktuekin tonbola bat ere jarri dute. Donostiar guztiak gonbidatu dituzte bertatik igarotzera.
(Argazkia: E. Zabala)
(Argazkia: E. Zabala)
(Argazkia: E. Zabala)
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea