Kursaaleko terrazek protagonismo berezia izango dute Aste Nagusian
Aste Nagusia, eta guztira, 358 jarduera izango dituela aipatu du alkateak.
Jarduera berriak antolatzeko gazteekin eta hainbat elkarterekin harremanetan jarri direla esan dute, eta euren proposamenak kontuan izan dituztela. Azken batean, jai herrikoiagoak eta partehartzaileagoak antolatzen saiatu direla esan dute arduradunek. “Jaiak poztasunean eta alaitasunean, euskaraz eta berdintasunean goza ditzagula”, dei egin du alkateak.
Kanoikadari dagokionean, urtero legez, Alderdi Ederren botako dute, eta jaietan bolondres lana egiten duten herritarrak izango dira protagonistak. “Euren lana isilpean egiten dute eta bigarren mailan egotera ohituak daude. Hiriarentzat garrantzitsua da egiten duzuen lana, bejondeizuela!”, esan du alkateak.
Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak aniztasunaren eta berdintasunaren alde deia egin du jaietarako. “Badakigu jaietan eraso gehiago egoteko arriskua egoten dela, eta ez ditugu nahi beste hiri batzuetako jaietan gertatu diren eraso sexistak. Donostiar guztiei jaietan ongi pasatzeko deia egiten diet, baina pasatu gabe”.
Abuztuaren 10etik 17rako jai herrikoiagoak eta partehartzaileagoak antolatu dituztela esan dute arduradunek.
“Toki paregabe honetan elkartu gara, festa paregabearen berri emateko. Hamaika egun falta dira Aste Nagusia hasteko, eta hamaika ekitaldi izango ditu aurtengo jaiak ere”, aipatu du Juan Karlos Izagirre alkateak. Hain zuzen ere, alkateak berak, Nerea Txapartegi udal aholkulariak eta Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak 2013ko Aste Nagusiaren aurkezpena egin dute, Kursaaleko Urumea terrazan.
Kursaaleko terrazek aurtengoan protagonismo berezia izango dute jaian arduradunen hitzetan, eta hip hop dantzariekin aurkezpenari giro freskoa gehitu diote gaurkoan. Aurreko urteetan bezala, Zurriola Kultura Irekia izeneko jarduera egingo dute terrazetan, kultur aniztasunaren alde; horretaz gain, ordea, gazteentzako jolasak eta hip hop eguna egingo dituzte terrazetan. Gainera, gauetako disko-festa 23:15etik 2:00etara egingo dute, aurreko urteetan baino orduerdi gehiago luzatuz. Zehazki, abuztuaren 10etik 17ra izango da