Surfilm Festibalak 70eko surf psikodelikoa eramango du Ondartxora
http://vimeo.com/surfilmfestibal/ondartxo
Jaialdiak Pasaiako ontziola musikaz beteko du gaur; Mikal Cronin, The Lookers eta Ayo Silver DJak ariko dira zuzenean.
John Seversonen 1972ko Pacific Vibrations filmaren kopia zaharberritua ekarriko du gaur Ondartxora Surfilm Festibalak. Filmak musika psikodelikoak eta surf munduak izandako harremanaz, eta 1970eko hamarkadako garaiaz dihardu. Filmeko irudiak pantaila handian ikusi ahal izango dira, zuzeneko musikarekin. Ziburuko The Lookers garage punk taldea hasiko da jotzen. Mikal Cronin Laguna Beacheko surflariak MCII lan berria aurkeztuko du; San Frantziskoko underground-etik garage musika ekarriko du; eta 60ko hamarkadako pop musika eta gitarrarekin hainbat abesti ere eskainiko ditu. Ayo Silver! DJen musikarekin bukatuko da gaua.
[box]Surfilm Festibala gaur Ondartxon
21:15 Pacific Vibrations
21:30 The Lookers
22:30 Mikal Cronin
00:00 Ayo Silver Djak
Sarrerak: 18 euro (2 edari barne).
[/box]