Terrazen udal ordenantzaren "iruzurra" salatu du Parte Zaharrean Bizi elkarteak
Udalbatzarrak herritarrei bizkar emanda egindako udal ordenantza onartu duela dio.
“Ordenantza onartu dutenek ez dituzte kontuan hartu Parte Zaharraren ezaugarri fisiko bereziak, ezta auzo elkartearen bidez egindako ekarpenak ere”. Parte Zaharrean Bizi elkarteak joan den astean udalbatzarrak onartutako terrazen ordenantzaren “iruzurra” salatu du. Ostalaritzak auzotarren osasunarengan eragiten duen mina ez duela kontuan hartzen uste du.
Terrazen ordenantzak bizilagunek atsedenerako duten eskubidea errespetatzen duela diote. Ordenantzan, ordea, ez dute eskubide hori bermatuko dien neurri zehatzik aurkitu: “Arduragabekeriaz jokatu dute ordenantza hau sustatu eta onartu dutenek” -EAJ, PSE-EE eta PP-.
Parte Zaharrak okerrera egitearen erantzukizuna udal gobernuarena eta oposizioarena dela uste du elkarteak: “Hiriko arazoak nork kudeatzen dituen hoberen. Hori bihurtu da ohiko diskurtso udalean; eta hori alferrikako diskurtso bat da”.
Elkarteak kezka agertu du auzotarrek egindako hainbat salaketa erantzunik gabe geratu direlako: “Administrazioaren eraginik gabeko kudeaketak kezkatzen gaitu. Eta Parte Zaharreko arazoen aurrean beste alde batera begiratzea”.