Amaikak Bat danborradak San Inazio martxaren doinuak zabaldu ditu Parte Zaharrean
2007an osatu zuen danborrada Amaikak Bat elkarteak. Abuztuaren 31 kaleko elkarteak mendeurrena ospatu zuen orduan, eta San Inazio egunean danborrada kalera atera zuen. Orduz geroztik ohitura berari eutsi dio, eta gaur ere danbor hotsez eta musikaz bete dute Parte Zaharra. Goizean elkartearen egoitzatik irten dira, eta kalez kale joan dira danborra jotzen. Konstituzio plazan udal txistularien bandarekin elkartu dira.