Uretan freskatu dira loiolatarrak
http://youtu.be/0cSmdCgj_uY
San Inazio eguna ospatu dute; gaur bukatuko da jaietako programa
Nola egin aurre beroari? Nola freskatu termometroak 30 gradutik gorako tenperaturak ematen dituenean? Loiolatarrek uretara salto egin dute. Gaur egun handia ospatu dute, San Inazio eguna, eta jaien egitarauaren barruan kukaña jolasa egin dute. Haur eta gaztetxo andana elkartu da pantalanean, eta jolasak berak ere ikusle andana erakarri du Urumea ingurura. Estropada ere izan da eguerdian, infantil eta jubenilena, eta bietan oriotarrak izan dira garaile.