Arranpa lantoki bihurtu dute piratek
Hiru txanda antolatu dituzte piratek baltsak muntatu ditzaten. Kaiko arranpan lanean ari dira lagun pila, baltsak ahalik eta azkarren osatuz. Hariak, sokak, plastikozko botilak, zinta… Material ugari erabiltzen ari dira. Hori bai, gogoan izan behar dute, iltzeak debekatuak daudela. Eguzkia lagun dute piratek gaurkoan ere.