(Bideoa) Bilbotarrek, baionarrek eta iruindarrek ere Donostia abordatu dute
http://youtu.be/8C8R5VQzkLE
Lide Ferreira
Donostiako piratek harrera egin diete beste hiriburuetako gazteei. Iruñatik, Baionatik eta Bilbotik etorri dira Eskifaia kofradiak antolatutako KaleJira ekimenean parte hartzeko.
La Flamenka gunean bildu dira denak, eta bilbotarrak berandu iritsi arren, piratek ongietorria eman diete talde bakoitzaren bandera zintzilikatuz.
Ondoren, Kaiko arranpara abiatu dira hiriburuen artean jolasteko. Jolasetako bat, atzoko abordaiarekin zerikusi handia izan du. Parte hartzaileek euren baltsa muntatu behar izan dute, 20 minututan besterik ez. Behin uretan sartuta, eta baltsa apurtu gabe, zintzilik zeuden zapi beltz batzuk hartu behar izan dituzte.
KaleJira beste hiriburuetako jendea eta errealitatea ezagutzeko asmoarekin eta elkarren arteko dinamika bat existitzeko helburuarekin sortu zen.
Baiona, Bilbo eta Iruñeko jaietako gazteak Donostiako Piratekin. (Argazkia: Lide Ferreira)
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea