Ia bi orduz dantzatu dute elkarrekin
Dantza saio parte hartzailea egin dute arratsaldean La Flamenkan. Hamarnaka lagun bildu dira txosna nagusiaren aurrean, eta musikak lagunduta, herri dantza desberdinak dantzatu dituzte. Borobil handi bat egin dute dantzariek, eta elkarrekin egin dute dantza, batzuk kalez jantzita eta beste batzuk baserritarrez. Eskutik emanda edo solte, ederki gozatu dute ia bi orduz, eguzkipean.