Irati Salsamendi: "Emaitza oso positiboa izan da"
http://youtu.be/PwXUd9Ha8jo
Piratek Donostia abordatu zuten atzo eta gaur, Irati Salsamendi Piraten bozeramailearekin egon gara ekitaldiaren inguruko balorazioa eskaintzeko.
Goizeko bostetatik hasi ziren lanean turnoetan lan egin zuten 200 pertsona baino gehiagok. Haiek izan ziren abordatzea aurretik eta geroago dena posible izatea lortu zutenak. “Oso pozik gaude, dena oso ongi atera zen”. Zifrei buruz hitz egitea gustatzen ez zaien arren, 3500 pertsona inguruk hartu zuten parte abordaian eta bazkarian ere jendetza bildu zen, 800 lagun indarberritu ziren Zuloaga Plazan.
Iratik egindako lana azpimarratu nahi izan du eta hurrengo urtean jendeak abordaian parte hartzeaz gain, horren prestaketan ere laguntzeko deia egin du.