Marakak, turutofonoa, tuba eta tinbalak egin dituzte haurrek La Flamenka gunean
Pirata Bihurrien Kofradiak antolatuta, musika tresnen tailerra antolatu dute arratsaldean Kaian, La Flamenka gunean. Hain zuzen ere, lau mahai prestatu dituzte lau musika tresna hauek egiteko: marakak, turutofonoa, tuba eta tinbalak. Haurrei zuzendutako tailerra izan da, zenbait begiraleen laguntzarekin, eta gaztetxoek ederki gozatu dute; haien lanak emaitza izan duela ikusi dutenean, batez ere. Ikusi… eta entzun, osatutako tresnek musika eta melodia desberdinak sortu baitituzte, gaztetxoen zorion eta harridurarako.