Merengetan gozo gozo ibili dira Saguesen
http://youtu.be/N3SKCXeG54Y
Barrenetxe gozotegiak 350 litro merenge prestatu ditu haur, gazte eta helduen gozagarri.
Taldeka antolatu dituzte parte hartzaileak; txikienak lehenik eta helduak ondoren. Zikintzeko bildurrik gabe gustura ibili dira guztiak elkarri merengea botaz. Gutxien zikintzen zenak eramaten zuen saria, baina garbiena aukeratzen lan ederra izan dute epaimahaiko kideek. Lan horretan aritu dira Oscar Terol aurkezlea, Ander Vilariño gidaria, Raquel Balencia modeloa eta Felix Garrido sukaldaria.
Parte hartzaile bihurriak gunearen erdian jarri badituzte ere, hesiaren beste aldetik animatzen zuten guraso eta lagunek ere jaso dute merenge zipriztinen bat edo beste ere; baita momenturik politenak harrapatu nahiean ibili diren argazkilari eta kazetariek ere.
Goitik behera zuritu ondoren, ur frexkoarekin garbitu behar izan dute parte hartzaileek. Merengearen laguntzaz ederki gozatu dira parte hartzaileak, eta gainerakoek ere gozatu ederra hartu dute.
[Gallery=82]