
Ertzaintzak obusari egindako argazkia. (Argazkia: Ertzaintza.net)
Garbiketa zerbitzuetako langileek aurkitu dute lehergailua, goizean, hondartza garbitzen ari zirela.
Zurriola hondartzan obus bat aurkitu dute goizean garbiketa zerbitzuetako langileek. Ertzaintzak lehergailua agertu den ingurua kordoiez lotu du, eta bertatik atera dute. Metro bateko luzera du lehergailuak, eta kilo eta erdi pisatzen du. Ertzaintzaren arabera, seinalizaziorako balio duen itsas-lehergailua izan daiteke. Lehergailua aztertzen ari da Ertzaintza.