Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek irribarrez bete dute Konstituzio plaza
Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek Kontxo Kontxo ikuskizuna eskaini dute arratsaldean Konstituzio plazan. Eserleku guztiak bete egin dituzte ikusleek, eta haurrak izan dira gehiengo. Musika eta irribarreak izan dira nagusi, baita txaloak ere. Hain zuzen ere, saioa hasi aurretik txalo zaparradak entseatzeko eskatu diete pailazoek ikusleei, emankizunean zehar txalo ugari jasoko zituztelakoan. Eta hala izan da, haur eta gurasoek ederki igaro baitute arratsaldea.