Santa Maria elizan abestu du Donostiako Orfeoiak
Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak urteroko Salbea zuzendu du gaur Parte Zaharreko Santa Maria elizan, Aste Nagusiaren egun handiaren bezperan. Elizkizunak ohorezko gonbidatuak izan ditu; Donostiako Orfeoia, hain zuzen ere. Eliza lepo bete da salbea dela eta, eta bildutakoek orfeoiak abestutako kantekin gozatu dute; Jose Maria Usandizagak sortutako Ave Maria eta Reciferen Salve abestiekin, besteren artean.
Jaien egun handiaren etorrerarekin batera, Munillak osteguneko eliza nagusia ere zuzenduko du bihar, 11:00etan. Donostiako Orfeoia berriro izango da Santa Maria elizan. Kasu honetan, Reciferen Misa Choralis abestia egongo da bere kanten zerrendan.
- Orfeoiko kideak, Aste Nagusiko Salbean. (Argazkia: Aritz Sorzabal)