Esgriman aritu dira haurrak
Zurriola pasealekuan, Kubo txikien atzealdean, esgrimarako tartea egon da Aste Nagusian. Hain zuzen ere, haurrek aukera izan dute kirol hau ezagutzeko. Elastikoa jantzi eta kaskoa ondo lotu eta gero, ezpata egokiena aukeratu dute esgriman aritu diren gaztetxoek. Ondoren, lehian hasi dira elkarren artean, gurasoek hesiaren beste aldean euren mugimenduak bertatik bertara jarraitzen zituzten bitartean.