Indarkeria sexistarik gabeko gunea antolatu dute
http://youtu.be/CEjSPF1cf5c
Donostiako Udalak Aste Nagusian zehar eraso sexistak ekiditeko kanpaina aurrera eramaten ari da. Horretarako, astelehenean eta gaurko egunez, gai honen inguruan informazioa jasotzeko eta gizartea kontzientziatzeko indarkeria sexistarik gabeko gunea antolatu du.
Emagin Elkartearekin eta Bilgune Feministarekin elkarlanean jarri da martxan Eraso Sexisten Aurkako Txokoa. Informazio gune honetan, prebentzioa eta informazioa eskaintzeaz gain, tailerrak eta berdintasunean formakuntza duten hezitzaileak han izan dira hurbiltzen zirenen galderei erantzuteko.
Jaien testuinguruan mota honetako erasoak areagotzen dira eta ezinbestekoa da jendea sentsibilizatzea eta prebentzio lanetan aritzea. Hala ere, antolatzaileek kanpaina ez dute Aste Nagusira bakarrik mugatu nahi, baizik eta uda osoan zehar eta urteko beste data esanguratsuetan ere kanpainiari presentzia eman nahi dute.