Markel Ormazabal: "Moko kofradiak Bilintx bertsolariaren bigarren ezizenari keinua egiten dio"
http://youtu.be/sAuPujK9kGM
Aurtengo Aste Nagusi Piratak bost kofradia bildu ditu: Eskifaia, Pirata Bihurriak, Sardinerak, Xibaro 77+ eta Moko. Markel Ormazabal Donostiako Piraten bozeramaileak Moko kofradiak aurtengo egitarauan egindako jarduerei buruz hitz egin digu.
Izen berezi honen esanahia nondik datorren azaldu digu Markelek: “Moko kofradiak Bilintx bertsolariaren bigarren ezizenari keinua egiten dio”.Kofradiaren hastapenetan, Parte Zaharreko hainbat lagun ari dira parte hartzen eta aurreko urteetan egiten ziren ekimen batzuen antolakuntzan aritu dira. Izan ere, igandean ospatu zen erromerian ibili ziren, Mota gazteluari egindako omenaldian, Urgullerako igoera egin zuten, musikaren laguntzaz. Horretaz gain, Laiotz taldearen kontzertua ere euren esku egon zen.
Bestalde, asteartean izandako Kantujira antolatu zuten. Bertara musika zale ugari joan ziren eta Parte Zaharretik barrena egin zuten buelta. Arratsaldez, dantza herrikoiek “arrakasta handia” izan zutela aitortu digu Markelek.