Nora Alejos: "Emakume euskaldunon topaleku izan nahi du sardineren kofradiak"
http://youtu.be/l0dLSwJDuHY
Sardinerak kofradia berria da, eta gogotsu dabiltza batetik bestera.
Sardinera izaera bat dela aldarrikatzen dute, eta horregatik sardinera donostiarrak izan dituzte gogoan. Gainera, euren taldea maitagarria, parekidea, dibertigarria, partehartzailea, feminista, koloretsua, euskalduna, alaia, ekologista, dantzaria, solidarioa eta batez ere sardinista dela diote. Emakume euskaldunen arteko elkarlana, ezagutza eta harremana sendotu nahi dituzte eta Sardinerak kofradia emakume euskaldunen topaleku izatea lortu nahi dute.
Nahi duenak gaur arratsaldean izango du horretarako aukera, poteo sardinista antolatu baitu sardineren kofradiak. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Bretxan, Andresa Portugal sardina saltzailearen postua zegoen lekuan. Handik abiatuta Parte Zaharreko kaleetan barrena ibiliko dira.
Txaleko, zapi, ator edo lila nahiz more koloreko beste edozer gauza jantzi, eta beraiekin bat egiteko gonbitea luzatu dute Sardinerak kofradiako kideek. “Kofradiako kideen arteko harremana sendotzeaz gain, garrantzitsua da gainerako kofradietako kideekin ere bat egitea, beraz guztiak animatzen ditugu”, dio Nora Alejosek.