Poteo sardinistak Parte Zaharreko kaleak morez jantzi ditu
http://youtu.be/Y2mzljSqFeg
Sardineren helburuetako bat emakume euskaldunen topaleku izatea da eta horixe bera lortu du gaur arratsaldean ospatu duten poteo sardinistan. Bretxan, Andresa Portugal sardina saltzailearen postua zegoen lekuan, morez jantzitako pertsona ugari eta baita ikusleak ere, elkartu dira.
Emakumeen Etxean sortutako batukadaren eta Oreretako trikitilarien erritmoan, eta “Nor gera gu, nor gera gu, Sardinerak gera gu” abestuz, Sardinerak Parte Zaharreko kaleetan barrena, tabernaz taberna ibili dira. Inguruan zegoen jendea festara batu da eta ibilbidearen erdialdean Andresa Portugal sardina saltzailearen omenez brindis bat egin dute.
Sardineren egun handiak giro aparta lortu du eta poteoaren amaieran, Eskifaia kofradiarekin elkartu dira, Sardinerak kofradiako kideen arteko harremana sendotzeaz gain, beste kofradietako kideekin ere bat egiteko.
[Gallery=83]