
II. Sagardo Azoka egin dute Katalunia plazan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Donostiako Aste Nagusiarekin bat eginez, Euskal Herriko Sagardo Mahaia sagardogileen elkarteak II. Sagardo Azoka antolatu du Grosen.
Sagardotegi giroaz eta zuzeneko ikuskizunez gozatzeko bilgune bihurtu da Katalunia plaza. Euskal Herriko Sagardo Mahaia sagardogileen elkarteak Sagardo Azoka egin du bigarren urtez. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Katalunia Plazara itzultzea erabaki dute, ordutegi zabalagoa (12:00-00:00) eskainiz, gainera.
Zutik edo eserita afaltzeko mahaiak daude, eta pintxoak, razioak eta postrea izango dira aukeran.Egarria asetzeko, berriz, muztoa eta sagardoa; azken hau, txotxetik zein botilatik. Lau sagardo upel jarri dituzte, eta hamahiru sagardo ezberdin dastatzeko modua egongo da.
Bestalde, agertoki bat dago karpan, eta beraz, jan-edanaz gain, zuzeneko emanaldiez gozatzeko parada izango dute Katalunia Plazara bertaratzen direnek. Bigarren edizio honetan, musika egitaraua indartu egin dute. Egitaraua ikus dezakezue hemen, irudi honetan.

[Gallery=78]