
Piratak elkarrekin bazkaltzen kuadrilla eguna ospatzeko. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Mahai beraren bueltan ospatu dute piratek kuadrilla eguna. Lagun talde bakoitzak etxetik ekarri du bere bazkaria, baina denek elkarren ondoan bazkaldu dute La Flamenka gunean.
Entsalada, patata tortila eta kroketak izan dituze jaki nagusiak. Parranda egunetan sukaldean aritzeko denbora edo gogo gutxi, eta prestaturiko jakiak ere asko. Gaurkoan menua ez da garrantzitsuena izan, ordea. Indarrak berritzeko tripa pixka bat bete eta jaietan murgildurik jarraitzea baizik.
Apain apain etorri dira pirata guztiak gainera, kantu eta dantza festa izan baitute bazkal ondoren. Lotsak alde batera utzi eta elkarrekin eta elkarri barre egiteko unea.