(Bideoa) Iñigo Aizpurua: "Zubietan bildu ziren beste auzoak okupatuta zeudelako"
http://youtu.be/yIR8XrMP6WA
1813an Zubietan Donostia birsortzeko erabakia hartu zutenak Aizpurua baserrian bildu ziren: Donostiako udal ordezkari, elizgizon, merkatari, negoziogile eta zenbait biztanle. Bilera hartan parte hartu zuen Aizpurua baserriaren jabearen oinordekoarekin hitz egin du Irutxuloko Hitzak, Iñigo Aizpuruarekin. Aizpuruak historia liburuetan irakurritakoarengatik daki 1813ko irailaren 8an eta 9an egindako bilera hartan zer gertatu zen. Zubietan gertatutakoaren inguruko iritzia eman dio Irutxuloko Hitzari.