
Taldearen aurkezpena egin zuten astelehen arratsaldean, San Markoko gotorlekuan. (Argazkia: Bera Bera)
Bera Bera Eskubaloiak gaur bertan ekingo dio 2013-2014 denboraldiari. Izan ere, Rocasa Kanaria Handia taldearen aurka Superkopako finala jokatu Imanol Alvarezen taldeak, 20:00etan, Anoetako Gaska kiroldegian. “Partida paretsua izango dela uste dut, agian etxean jokatuko dugunez faboritoak izango gara, baina Rocasak taldea indartu du, batez ere Silvia Navarro atezainarekin”, adierazi du Alvarezek. Hala, partidaren gakoa defentsan egongo da entrenatzailearen hitzetan.
Bera Berak 13 jokalariz osatu du Ohorezko Mailako taldea, eta Ana Temprano atezaina eta Ana Isabel Martinez hegaleakoa dira berrikuntzak. Astelehen arratsaldean egin zuten taldearen aurkezpen ofiziala, eta aurten ere, iaz bezalaxe, denboraldi borobila osatzea dute helburu.