
Hirugarren Belarria ekimenaren 3. edizioaren aurkezpena. (Argazkia: Lide Ferreira)
Oier Etxeberriak abiaturiko egitura honen hirugarren edizioa Donostia 2016ren Bake-ituna proiektuarekin bat eginez eta ERTZ jaialdiaren egitarauaren barruan egingo da.
Orixe idazleari omenaldia egiten dion izenburuaz baliatuz, Hirugarren Belarria ekimenak soinuaren eta sakratuaren arteko harremanak ikertzeko asmoa du. Oraingoan,
Gerraren Soinuak izeneko edizioa aurkeztu du Artelekun. Proiektu honen helburua gerrari entzutea da, horrekin zerikusia duen musika eta soinuak identifikatuz.
Irailaren 10etik 12ra bitartean Artelekun eta Donostiako Udal Liburutegi Zaharraren sotoan egingo den hirugarren edizio hau Donostia setiatu eta erre zuteneko bigarren mendeurrenaren harira, auzi militarraren inguruan jardungo da. Bertan, Peter Cusack eta Eduardo Gil Bera bezalakoen hitzaldiak entzuteko aukera egongo da, baina baita solasaldi eta kontzertuez gozatzekoa ere.
Horretaz gain,
Gerraren Soinuak Berako herrian egingo den ERTZ Jaialdiaren barnean ere bere lekua izango du, non kontzertu eta emanaldi publikoak nagusituko diren.
[box]
EGITARAUA
17:00 – Jardunaldien aurkezpena
17:30 – Hitzaldia:
Leku arriskutsetako soinuak, Peter Cusack
19:00 – Hitzaldia:
Rorscharch Audio, Joe Banks
18:00 – Hitzaldia:
Less Lethal 2 saila, ALKU
19:00 – Hitzaldia:
Gerraren jainkosa greziar epikan, Eduardo Gil Bera
- Irailak 12 (Udal Liburutegi Zaharreko sotoa)
18:00 – Kontzertua:
Bereterrecheren oinatzak, Khantoria
19:00 – Solasaldia:
Artea, artifizioa ezkutzatzean datza, Ander Berrojalbiz
20:00 – Hitzaldia:
RWalkirien garrasiak bezain sutsua zen: Ezpata-dantza Amaya operan, Karlos Sanchez Ekiza
[/box]