Igeldoko suteak ez du kalte larririk eragin
Garoa eta sasiak izan dira erretakoak; 200 metro karratu guztira.
Atzo arratsaldeko 18:30ak inguruan jaso zuten suhiltzaileek deia, Igeldo mendian (Aita Orkolaga pasealekua 184) sute bat zegoela ohartaraziz. Ertzaintza eta basozaina ere bertaratu ziren eta berehala lortu zuten sua itzaltzea.

