Zumeta eta Donezar artisten lanak erakusketa bakar batean elkartu dira
http://youtu.be/Ksv2Dz3u4I4
Paper lanak eta eskulturak dira bi artista garaikide hauek Ekain Arte Lanak galerian aurkeztu duten erakusketaren protagonistak, Pablo Donezarren 6 eskultura eta Jose Luis Zumetaren 24 paper lan, hain zuzen ere. Lehenengoaren eskulturak Corten altzairuz egindakoak dira eta denborarekin ordoiltzen joaten dira. Zumetaren koadroak, berriz, hiru formatutan banatuta daude: txikiak, ertainak eta handiak, eta margolariak tenpera erabili du.
Zumetak erakusketa bakarra egiteko gonbidapena luzatu zion Donezarri eta bi obren artean kontrastea lortu dute. Margolariaren koadro koloretsuek eskulturekin talka egiten dute eta horixe da erakusketa berezia egiten duena. Zumetak urtero Argentinara joaten da eta oraingoan erakusten dituen lanak aurreko negukoak dira. Pablo Donezarren kasuan, sabaian zintzilik dauden eskulturek gizartea nola den, zeren barruan dauden sartuta, islatu nahi dute.
Erakusketa bihartik aurrera eta urriaren 26ra bitartean egongo da ikusgai, Ekain Arte Lanak galerian.
