Susana Bustero Okendo kultur etxeko zuzendaria eta Husmee Studio Graphiqueko partaideak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Husmee Studio Graphique! eta Donosia Kulturak Frame! Betirako Uneak izeneko erakusketa aurkeztu dute gaur goizean Okendo kultur etxean.
Susana Busterok, Okendo kultur etxeko zuzendariak, Husmeek kaleratzen duen aldizkaria jaso zuen duela hilabete batzuk eta euren lanaren inguruan interesa piztu zitzaion. Tokiko artistekin lan egiten duen lantoki grafikoa da Husmee eta Susana Busterok beraiekin proiektu komun bat egiteko aukera ikusi zuen. Honela, eta Zinemaldiaren garaia hizpide hartuta, zinemaren inguruko erakusketa sortu dute.
Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin antolatutako proiektu hau aurrera eramateko, Husmeeko Alain Villastrigo partaideak azaldu du 20 film eta horietako bakoitzetik 20 fotograma edo frame aukeratu dituztela. Gainera, bakoitzari peliku horiei mitikoak diren 20 esaldi egokitu dizkiete eta osagai horiekin guztiekin 20 artistek beren obra sortu behar izan dute. Azken batean, Husmee kultur aldizkarian agertzen joan diren askotariko estilo artistikoak islatuko dituen ariketa plastiko bat egin nahi izan dute. Lanek pintura, ilustrazioa, diseinua, instalazioak eta argazkilaritza bezalako alorrak barne hartzen dituzte.
Erakusketa gaurtik eta urriaren 19ra bitartean, Okendo kultur etxean egongo da ikusgai.
[Gallery=94]