Internet bidez ere egin daiteke kirol txartela
Donostia Kirolak bere webgunea berritzeaz gain kirol txartel gaztea, heldua eta familiakoa internet bidez egiteko aukera eskaintzen die erabiltzailei.
Donostiakirola.org webgunean sartu, bertan eskura daitezkeen agiriak bete eta ordainketa egin besterik ez da egin behar. Kirol txartel berria etxean jasoko dute erabiltzaileek, eta iritsi bitartean edozein kiroldegitan eskuratu ahal izango dute behin behineko txartel bat.
“Teknologia berrien bidez, kirol zerbitzuaren eta herritarren arteko harremanak erraztea da Donostia Kirolaren erronka”, adierazi du Josu Ruiz, kirol zinegotziak. Berritasun hau, e-kirol izeneko estrategiaren barnean dago. Agiriak internet bidez egiteko aukeraz gain, sare sozialetan parte hartzea, hirian antolatzen diren jardueren kirol agenda edo erabiltzaileei hainbat aholku ematen dizkien Ekin Osasunari blog berritua ere eskaintzen dizkie herritarrei.