Groseko zonalde hau eta Ulia dira Groseko anbulategiarekin lotu nahi dituztenak. (Argazkia: GoogleMaps)
Astelehenean egingo dute Dbuseko Administrazio kontseiluko bilera, eta Uliako garraio zerbitzua izango da aztertuko duten gaietariko bat.
Ernesto Gasco, PSEE-EEko zinegotziaren arabera, “Ulia da oraindik Dbusen oinarrizko zerbitzurik gabe dagoen eremuetariko bat, eta irtenbide bat bilatu beharko zaio”.
Irtenbide hori bilatzeko bi aukera daude mahai gainean. Batetik, taxi-busa jartzea eta bestetik, Uliaraino igoko litzatekeen linea berri bat sortzea.
–
Taxi-busa: erabiltzaileek eskatu behako lukete ordu bateko aurrerapenarekin, eta garraio publikora egokitutako tarifa bat ordaindu beharko lukete erabilpen bakoitzeko.
–
Linea berria: Ulia eta Montesol Groseko anbulategiarekin lotuko lituzke autobus linea berriak. Hala, bi ibilbide izango lituzke, Uliara doana bat, eta Ategorrieta etorbidetik, Parada, Montesol, San Antonio eta Luis Pradera kaleetara doana, bestea.
PSEE-EEk azken aukera hau defendatuko du asteleheneko bileran.