Haurrak jai giroan dira
Intxaurrondoko jaietako protagonistak dira haurrak gaurkoan. Txupina bota aurretik, txikienentzako jarduerak izan dira nagusi, eta pozik ibili dira. Karetak egin dituzte kultur etxe barnean, eta askori aurpegiak margotu dizkiete. Ondoren, zaku lasterketan aritu dira, eta buruhandien ipurdikoak ere jaso dituzte. Txokolate beroa hartuz itxaron dute jaien hasiera.
- Txokolate jana. (Argazkia: E. Zabala)
- Txokolate jana. (Argazkia: E. Zabala)
- Haurrak karetak egiten. (Argazkia: E. Zabala)
- Haurrak karetak egiten. (Argazkia: E. Zabala)
- Aurpegiak margotu dizkiete txikiei. (Argazkia: E. Zabala)