Mikel Galanek eta Alazne Altunak zaindu dute botoen kutxa. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Intxaurrondo Zaharreko jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, eta auzotarrak gogotsu daude.
Jaiei hasiera emango dien txupina 20:00etan bota aurretik, lan garrantzitsua dute intxaurrondotarrek. Izan ere, urtebetez auzoko alkatea zein izango den erabaki behar baitute.
Auzotar guztiek euren botoa emateko eskubidea dute, 17:00etan hasi baitira hauteskundeak, eta 19:30ak arte bozkatzeko aukera egongo da. Erdikoa tabernaren parean jarri dute botoak jasotzeko kutxa, eta Mikel Galan eta Alazne Altuna ari dira guztia zaintzen.
Azken batean, ohitura zaharra errekuperatu dute Intxaurrondon, eta auzoko kuadrilla bakoitzak alkategai bat aurkeztu du hauteskundeetarako: Loiu (Gaztelu kuadrilla), Koldo ( Saltoka), Iongi (On egin), Urtzi (Karritown), Julepe (Senideak), Josetxo (Zulo Zahar), Armen (Gaztetxe), Aiora (Pinpilin), Manau (IRB) eta Kamio (Auzotarrak). Hamar hautagai horien artean erabaki beharko dute euren alkatea auzotarrek. Hala, jaiei hasiera ematearekin batera jakinaraziko dute zein den alkate berria. Zulo Zaharreko Josetxo izan zen iazko irabazlea, eta berak emango dio aginte makila alkate berriari, berak berriro irabazten ez badu behintzat.
Hauteskundeetan berdinketarik ez egotea espero dute, iaz horrek arazoak sortu baitzituen. Josetxok eta Urangak 84na boto lortu zituzten, eta txanpon batek erabaki zuen garailea.
Bestetik, hirugarren urtez Intxaurrondo Saria emango diote auzoaren alde lan egin duen norbaiti.
-
-
(Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
(Argazkia: Estitxu Zabala)
-
-
(Argazkia: Estitxu Zabala)