
Maixa da Intxaurrondo Zaharreko alkate berria. (Argazkia: E. Zabala)
Auzotarrek hala erabakita, Maixa da Intxaurrondo Zaharreko alkate berria. Izan ere, gaur arratsaldean hauteskundeak egin dituzte auzoan; hamar alkategai aurkeztu dira, eta horien artean, Auzotarrak kuadrillako Maixa edo
Kamio izan da irabazlea, 27 botorekin. Aurretik, Zulo Zaharreko Josetxok egin duen moduan, urtebetez bete beharko du bere kargua Maixak. Hain zuzen ere, Josetxoren eskuetatik jaso du aginte makila alkate berriak. Bere lehen diskurtsoan, Intxaurrondo 2024ko Olinpiar Jokoetarako hautagaia izango dela eta Anoeta Berria egingo dituela aurreratu du alkate andereak; aldi berean, ordea, beteko ez dituen kontuak direla ziurtatu du. Edonola, Maixak bota du aurtengo Intxaurrondo Zaharreko jaiei hasiera eman dien txupina, eta zertaz gozatu izango dute igandea arte. 2013ko Intxaurrondo Saria Larrotxene kultur etxearentzat izan da, eta pozez jaso du saria bertako arduradunak.
Jaiak lehertu dira Intxaurrondo Zaharrean, eta txupina bota eta gutxira kantuan hasi dira guztiak. Izan ere, hainbat auzotarrek osatutako abesbatzak emanaldi txiki bat eskaini du, eta
Festara abestiaz gain, beste hainbat kantu ezagun eskaini ditu.

Hainbat auzotarrek abesti ezagunak abestu dituzte. (Argazkia: E. Zabala)