Udalak Zinemaldirako mila sarrera banatuko ditu langabe donostiarren artean
Iaz baino 200 sarrera gehiago emango dituzte doan.
Donostiako Udalak Zinemaldirako mila sarrera banatuko langabetu donostiarren artean, guztiak sail ofizialekoak. Banaketa datorren astean egingo da, asteartetik ostiralera, irailaren 17tik 20ra. UDALINFOn egingo da banaketa, goizeko 9:00etatik 11:00etara. Duela bi urte hasi ziren langabeen artean sarrerak doan ematen, eta harrera oso ona izan duela adierazi du udalak. Iaz bi egunetan banatu zituzten sarrerak. Iaz 800 sarrera banatu ziren eta aurten 1.000 izango dira banatuko direnak.
Aurreko urteetan bezala sarrerak eskuratu ahal izateko honako baldintzak bete behar dira: 18 urtetik aurrerakoa izatea, hirian erroldatuta egotea eta langabezi txartela aurkeztea. Etxe bakoitzeko hiru filmetarako bina sarrera eskuratu ahal izango dira, hau da, guztira sei sarrera; pertsona bakoitzeko bi.
[box]FILMEEN ZERRENDA
IRAILAK 22, 16:00, MON AME PAR TOI GUERIE, KURSAAL 1
IRAILAK 23, 19:00, OKTOBER NOVEMBER, KURSAAL 1
IRAILAK 23, 22:00, CANIBAL, KURSAAL 1
IRAILAK 23, 16:00, LE WEEK-END, ANTZOKI ZAHARRA
IRAILAK 24, 19:00, QUAI D’ORSAY, KURSAAL 1
IRAILAK 24, 15:30, OKTOBER NOVEMBER, VIKTORIA EUGENIA
IRAILAK 25, 19:00, CLUB SANDWICH, KURSAAL 1
IRAILAK 25, 22:00, THE RAILWAY MAN, KURSAAL 1
IRAILAK 25, 15:00, VIVIR ES FACIL CON LOS OJOS CERRADOS, VIKTORIA EUGENIA
IRAILAK 26, 19:00, FOR THOSE WHO CAN TELL NO TALES, KURSAAL 1
IRAILAK 26, 16:00, CLUB SANDIWCH, VIKTORIA EUGENIA
IRAILAK 27, 16:00, FOR THOSE WHO CAN TELL NO TALES, VIKTORIA EUGENIA[/box]