'Babel: Munduko ipuinak, munduko kulturak'
Udaleko Kultur Aniztasunaren eta Giza Eskubideen atalek Babel: munduko ipuinak, munduko kulturak erakusketa ibiltarirako bisita gidatuak antolatu dituzte. Erakusketa hainbat paneletan banaturik dago eta bakoitzean ipuin bat, herrialde bat eta kultura bat aurki daitezke.
Dar-Dar produkzioak burututako erakusketa ibiltariaren bitartez, munduko beste kulturak hurbildu nahi zaizkio publiko orokorrari, eta batez ere bost eta hamar urte bitarteko haurrei. Helburu nagusia jatorri eta kultura desberdineko pertsonen arteko elkarbizitza sustatzea da, eta baita elkarren arteko onarpena lortzea ere. Erakusketa honetan Euskal Herria, Errusia, Senegal, Ekuador, Kolonbia, Angola, Maroko, Bolibia eta Txina ezagutu daitezke, adibidez.
Erakusketaren ordutegiak:
Edonork ikus dezake erakusketa Aieteko kultur etxean, urriaren 19tik 22ra, (16:00etatik 20:30era), eta Okendo kultur etxean, urriaren 25etik 29ra, (16:00etatik 20:30era).
Ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak berriz, honako datetan egingo dituzte: Azaroaren 18tik 22ra Aieteko kultur etxean, eta azaroaren 25etik 29ra Okendoko kultur etxean.
Ikastetxeek beharrezkoa izango dute aurrez izena ematea 943 481498 telefonoan edo Kulturaniztasuna@donostia.org helbidean, urriaren 4a bitartean.