Bizikletentzako behin-behineko aparkalekuak jarri dituzte Kursaalen
Zinemaldiak irauten duen egunetarako jarri dituzte bizikletentzako behin-behineko aparkalekuak Kursaal parean.
Udaleko Mugikortasun sailak froga bat egin nahi izan du jaialdi berezietan jendeak bizikleta erabiliko lukeen ikusteko. Hala, Zinemaldiko egunetarako behin-behineko aparkalekuak jarri dituzte Kursaal parean. Zine jaialdia bukatzen denean kendu egingo dituzte, baina erabilera neurtuko dute.
Hiritarren erantzunaren arabera, urtean zehar hirian antolatzen diren beste ekitaldi eta jaialdi batzuetan ere antzeko neurriak hartuko lirateke. Jon Albizu, mugikortasun zinegotziaren arabera, “bizikletaren erabilera sustatu nahi badugu, erabiltzaileei erraztasunak eman behar zaizkie, eta kasu honetan aparkatzeko guneak eskaintzen badizkiegu, beraien joan etorriak ere erosoagoa izango dira”.