Donostiako azken 200 urteotako kronika soziala biltzen duen dokumentala estreinatu dute
http://youtu.be/_AdFbL0H71w
Donostia erre, suntsitu eta berreraikitzea erabaki zuteneko Bigarren Mendeurrena dela aitzakiatzat hartuta, DSS 1813-2013 dokumentalaren estreinaldia izan da gaur gauean Victoria Eugenia antzokian.
61. Zinemaldiaren barnean egin den EITB galan egon da ikusgai eta Donostiako Udalak proiektuan parte hartzeaz gain, Formattoo Mediak, Orio Produkzioak ekoiztetxeak, EiTBk eta RTVEk elkarlanean euskaraz egindako lan honek berrehun urteotako kronika soziala bildu du.
Dokumentalaren abiapuntua 1813ko Donostiako hiriaren sutearen atarian kokatzen da. Ondoren, hiriaren egituran eta gizarte mailan izandako aldaketetan, eta kultur bilakaeran erreparatuko dute. Elkarrizketa eta testigantzak, soinu artxiboak, zine irudiak eta argazkiak jaso dituzte lan honetan. Donostiako Zinemaldian eta euskal zinematan eskaini ondoren, ETBn eta TVEn emango da.