Ramon Gomez: "Metroa egingo dutela diote, baina ez dakigu ez noiz eta ez nola"
Euskotren Donostialdean egiten ari den lanen ikuskaritzaz arduratzen den batzordeak Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako ingurumen eta lurralde politikako sailburuarekin bilera eskatuko du.
Eusko Jaurlaritzan EAJ eta PSE alderdiek lortutako akordioaren haritik, Ramon Gomez, PPko zinegotzia “kezkatuta” agertu da, ez dakitelako akordio horrek “nolako ondorioak” izango dituen Donostiarentzako.
Donostialdeko metroaren proiektua da Gomez gehien kezkatzen duena. Bere hitzetan, “Donostian metroa egingo dela esaten digute, baina ez dakigu ez noiz eta ez nola”.
Hori dela eta, Euskotrenek Donostialdean egiten dituen lanen jarraipena egiten duen batzordearen izenean, Nora Galparsorok, batzordearen lehendakariak, Ana Oregiri hitzordu bat eskatuko dio, metroaren proiektua zertan den argitzeko.
Ramon Gomezen arabera, “sailburuak ez luke inongo eragozpenik izan behar hurrengo batzorde bileran parte hartu eta metroaren inguruko argibideak emateko”.