
(Argazkia: Zinemaldia / Gorka Bravo)
‘La herida’ opera prima aurkeztu du Sevillako zuzendariak; Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu diren film guztiak aurkeztu dira jada.
Mugako nortasun-nahasmendua duen neska gazte bat da
La herida filmeko protagonista. Fernando Franco muntatzaileak buruko gaitz honek gaixotasun hau duen pertsonaia bati buruzko drama gogorra aurkeztu du Sail Ofizialean. Marian Alvarez aktore madrildarra sartu da protagonistaren larruan: “Bere sentimenduak gestionatzen ez dakien pertsona baten egunerokoa kontatzen du filmak. Oso minbera da eta min izugarria sentitzen du. Hari-harian dabil, eta ez daki nola eroriko den, denbora guztian uste baitu erori egingo dela”.
Ikusleak protagonistarekin batera egingo du mendiko tren baten moduko bidaia emozionala. Izan ere, kamerak ez dio begirik kentzen pertsonaia nagusiari: kamera etengabe du gainean Anaren pertsonaiak.
Koldo Zuazua donostiarra da
La herida filmaren ekoizlea. Filmaren istorioak hunkitu egin zuela, eta horregatik babestu duela aitortu du. Filmaren zati bat Donostian filmatu zuten: Frantziako pasealekuan, Igeldon eta Kontxan, besteak beste. Ramon Agirre donostiarrak Anaren aitaren pertsonaia gorpuztu du. Anartz Zuazua eta Nagore Aranburu aktoreek ere parte hartu dute Fernando Francoren lehen film honetan.