Ireki dute Maria Kristina zubia
Aurreikusitakoa baino hiru egun lehenago ireki dute Maria Kristina zubia.
Autobus geltoki berriko lanak direla eta, Maria Kristina zubia ibilgailuentzako itxita egon da, baina dagoeneko zabaldu dute. Hasiera batean astelehenean irekitzekoa zuten, baina aurreikusitakoa baino hiru egun lehenago zabaldu dute.
Ondorioz, ibilgailuak normaltasunez dabiltza zubian, eta autobusek ere ohiko ibilbidea berreskuratu dute.
–17 Gros-Amara linea: ohiko ibilbidea egingo du. Linea honetan geltokirik aldatu ez zenez, bere ohiko kokapena mantenduko dute.
–24 Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linea: ohiko ibilbidea egingo du eta Bilbo Plaza eta Ehunurteurrenaren plazako geltokiak berreskuratuko ditu, geltoki guztiak ohiko kokapenean eginez.