
(Argazkia: Zinemaldia / Garkotx)
David Lama alpinista austriarrak Kursaala eskalatu du Savage Cinema sailaren inaugurazioan; Cerro Torre filmeko protagonista da bera.
Ezin zen beste modu batera inauguratu. Zinemaldiaren sail berriaren izena omenduz, Savage Cinemak jaialdiaren alderik basatiena erakutsi zuen atzo, osteguna. Sei filmek osatzen dute aurtengo programa, eta sail honetan protagonistetako bat den David Lamak bereganatu ditu begirada guztiak gaur. Kursaal eraikina eskalatu zuen ikusle andanaren aurrean David Lamak,
Cerro Torre filmaren protagonistak.
Akzioa, abentura, paisaia ikusgarriak eta emozioz eta adrenalinaz beteriko historiak dakartza Savage Cinemak. Cerro Torre filmak Patagoniara eramango ditu ikusleak. David Lama alpinismoaren haur prodijioak zoritxarrez ezaguna den Cerro Torre mendiaren hego-ekialdeko hegala eskalatzea du helburu. Askoren esanetan, munduko mendirik zailena da. Inork ez du granitozko orratz hori eskalada askean igo. Horixe da Davidek eta haren lagun Peterrek egin nahi dutena. Hamaika erronka natural eta logistikori aurre egin ostean, David bere proiektuaren egiazko izateaz eta gailurrera iristeko zailtasun izugarriaz jabetzen hasiko da.