‘Pelo Malo’ filmeko protagonistetako batzuk. (Argazkia: Lide Ferreira)
Pelo Malo, horixe izan da gaur gaueko protagonista, Kursaalen. Izan ere, bertan egin dute Donostiako 61. Zinemaldiaren amaiera gala, eta Mariana Rondonek zuzendutako filmak irabazi du sari nagusia, Urrezko Maskorra. Mariana Rondon berak jaso du saria eta hitz onak baino ez ditu izan Donostiako Zinemaldiarentzat. “Eskerrik asko hainbeste zaindu gaituen Donostiako publikoari, eskerrik asko zinemaldiari halako film txiki bat hautatzeagatik eta eskerrik asko epai-mahaiari berriro ere hautatzeagatik. Pelikula hau hainbeste intolerantzia ikusteaz askatzeko egin nuen. Desberdin pentsatzea eta desberdina izatea ez da arazo bat, aurkakoa baizik. Eskerrik asko Donostiari desberdintasunak errespetatzeagatik”, aipatu du Rondonek saria jasotzearekin batera. Caracasen kokatua dago
Pelo malo filma, eta bederatzi urteko Juniorren istorioa kontatzen du. Ile aldrebesa” du, oso kizkurra, eta eskolako argazkia ateratzeko ilea lisatu nahi du. Egoera horrek, ordea, bere ama Martarekin liskarra sortuko du.
Aktore onenaren zilarrezko maskorra, berriz, Marian Alvarezek jaso du emakumezkoetan,
La herida filmean egindako lanagatik; eta gizonezkoetan, berriz, Jim Broadbentek jaso du saria,
Le week-end filmeko lanarengatik.
61. ZINEMALDIKO PALMARESA:
SAIL OFIZIALA.
FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA: PELO MALO, Mariana Rondon (Venezuela-Peru-Alemania).
EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA: LA HERIDA, Fernando Franco (Espainia).
ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA: FERNANDO EIMBCKE,
CLUB SANDWICH (Mexiko).
EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA: MARIAN ALVAREZ,
LA HERIDA (Espainia).
GIZONEZKO AKTORE ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA: JIM BROADBENT,
LE WEEK-END (Erresuma Batua).
ARGAZKILARITZA ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA: PAU ESTEVE BIRBA,
CANIBAL (Espainia-Errumania-Errusia-Frantzia).
GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA: ANTONIN BAUDRY, CHRISTOPHE BLAIN, BERTRAND TAVERNIER,
QUAI D‘ORSAY (Frantzia).
Beste sari batzuk:
KUTXA-ZUZENDARI BERRIAK SARIA: HROSS Í OSS / OF HORSES AND MEN, Benedikt Erlingsson (Islandia – Alemania).
HORIZONTES SARIA: O LOBO ATRAS DA PORTA/ A WOLF AT THE DOOR, Fernando Coimbra (Brasil).
EUSKAL ZINEMAREN IRIZAR SARIA: ASIER ETA BIOK, Amaia Merino, Aitor Merino (Euskal Herria-Ekuador).
WUAKI.TV PUBLIKOAREN SARIA: OSHITE CHICHI NI NARU / LIKE FATHER, LIKE SON, Hirokazu Kore-Eda (Japonia).
EUROPAR FILMAREN SARIA: ABOUT TIME, Richard Curtis (Erresuma Batua).
GAZTERIAREN SARIA BY DESIGUAL: WOLF, Jim Taihuttu (Herbehereak).
TVE BESTE BEGIRADA SARIA: JEUNE ET JOLIE, François Ozon (Frantzia).
ZINEMA IKASLEEN XII. NAZIOARTEKO TOPAKETA SARIAK:
-Panavision SARIA eta FREAK Agentzia-ren SARIA
ESCENAS PREVIAS, Aleksandra Maciuszek (Escuela Internacional de Cine y TV San Antonio de los Baños, Kuba).
-Canneseko zinema jaialdiko SHORT FILM CORNER atalean parte-hartzea
ESCENAS PREVIAS, Aleksandra Maciuszek (Escuela Internacional de Cine y TV San Antonio de los Baños, Kuba).
BESHIVHEY HAYOM / IN PRAISE OF THE DAY, Oren Adaf (The Sam Spiegel Film & TV School-Jerusalem, Israel).
GUILLAUME LE DESESPERE, Berenger Thouin (Ecole Nationale Superieure Louis-Lumiere, Frantzia).
INDUSTRIAREN SARIA ZINEMA ERAIKITZEN 24: LA SALADA, Juan Martin Hsu (Argentina).
2013KO EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENAREN SARIA: EL ACOMPAÑANTE, Pavel Giroud-ek zuzendua eta Arete Audiovisualek ekoitzia (Kuba-Frantzia).
PROIEKTUARI AIPAMEN BEREZIA: LA TIERRA Y LA SOMBRA, César Augusto Acevedo-k zuzendua eta Burning Blue-k ekoitzia (Kolonbia-Frantzia).
—-
WUAKI.TV PUBLIKOAREN SARIA: SOSHITE CHICHI NI NARU /
LIKE FATHER, LIKE SON. HIROKAZU KORE-EDA (JAPONIA).
EUROPAR FILMAREN SARIA: ABOUT TIME. RICHARD CURTIS (ERRESUMA BATUA).
GAZTERIAREN SARIA BY DESIGUAL: WOLF. JIM TAIHUTTU (HOLANDA).
FIPRESCI SARIA: QUAI D’ORSAY. BERTRAND TAVERNIER (FRANTZIA).
SIGNIS SARIA: THE RAILWAY MAN. JONATHAN TEPLITZKY (ERRESUMA BATUA-AUSTRALIA).
AIPAMEN BEREZIA:
–
PELO MALO. MARIANA RONDON (VENEZUELA-PERU-ALEMANIA).
–
OKTOBER NOVEMBER / OCTOBER NOVEMBER. GÖTZ SPIELMANN (AUSTRIA).
GIPUZKOAKO ODOL-EMAILEEN ELKARTEAREN ELKARTASUN SARIA: MON AME PAR TOI GUERIE. FRANÇOIS DUPEYRON (FRANTZIA).
SEBASTIANE 2013 SARIA: DALLAS BUYERS CLUB. JEAN-MARC VALLEE (AEB).
AIPAMEN BEREZIA: PELO MALO. MARIANA RONDON (VENEZUELA-PERU-ALEMANIA).