Realak berdinketa bakarrik lortu du Sevillaren aurka (1-1)
Realak berdinketa besterik ez du lortu gaur arratsaldean Anoetan, Sevillaren aurka jokatutako partidan (1-1). Jagoba Arrasateren taldea gehiago izan da orokorrean zelaian, baina aurrean huts egin du eta jokalariek ez dute ate aurrean zorterik izan.
Lehen zatian aurreratu da Sevillako taldea, 18. minutuan Jairok sartutako golari esker, eta 0-1eko markagailuarekin iritsi da atsedenaldia. Bigarren zatian, Griezmannek berdindu du partida, 68. minutuan, eta hortik aurrera txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira, baina ez dute beste golik lortu.
Reala ligako jaitsiera postuetara gerturatu da, eta datorren astean ez du atseden hartzeko denborarik izango. Izan ere, Bayer Leverkusenen aurka jokatu du Txapeldunen Ligako partida, asteazkenean; eta asteburuan, berriz, Ligako partida izango du, Rayoren aurka.