Sergio Roman hernaniarrak irabazi du 5 Milia lasterketa
sailkapen osoa.
Korrikalariez gain, rollerek ere parte hartu dute, eta helduen lasterketa bukatzean, 5-15 urte arteko haur eta gaxtetxoen txanda izan da. EHUren Ibaetako campusean hasi eta bukatu da lasterketa, eta herritar ugari hurbildu dira partaideak animatzera. Hasieran euri tantaren bat ari zuen arren eta lurra bustia zegoen arren, lasterketak iraun duen bitartean ez du euririk egin. Lasterketa bukatu eta gutxira, sari banaketa egin dute, eta partaide guztien artean opariak banatu dituzte.
5 Milia Buru Osasunaren Alde izeneko lasterketa jokatu dute ehundaka lagunek, gaur goizean. Guztien artean, Sergio Roman hernaniarra izan da azkarrena, iaz bezalaxe, eta 24 minutu eta 48 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Romanen atzetik iritsi dira Mikel Albeniz egiatarra (25:30) eta Ibai Alba hernaniarra (25:31). Lehen emakumea, berriz, Uxoa Irigoyen izan da (30:05). Irabazi asmorik gabeko Agifes elkarteak eta Why Not fundazioak antolatu dute lasterketa, bigarren urtez; hala, buruko gaixotasunen bat duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzeko bideratuko dute bertan bildutako dirua. Kirolprobak.com webgunean kontsulta daiteke