EHUren kanpusean ere protesta egingo dute bihar, 12:30ean
Guardia Zibila Herrira-ren aurkako operazioa egiten ari da Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Hernanin, eta hemezortzi atxilotu ditu Eloy Velasco epailearen aginduz. Egoitzak ixteko agindua eman du epaileak, eta sare sozialetako kontuak blokeatzeko. Hainbat tokitan protestak egingo dituzte. Donostian 19:30ean Bulebarrean elkarretaratzera deitu dute.
Bihar, EHUren kanpusean ere protesta egingo dute aulategiaren ondoan, 12:30ean.