Babes ofizialeko etxebizitzen garbiketa kontratua enkantera aterako dute
Komunitate gastuak murriztu eta bizilagunek gutxiago ordaintzeko Etxegintzaren Administrazio kontseiluak babes ofizialeko etxebizitzen garbiketa kontratua enkantera ateratzea erabaki du. Aurrera begira, antzeko neurriak hartuko lirateke galdara eta igogailuen mantentze lanekin ere.
Adineko pertsonentzako etxebizitzak Intxaurrondon
Intxaurrondon adineko pertsonentzako babestutako 55 etxebizitza egiteko proiektuak aurrera jarraitzen du. Etxegintzak kreditu operazioa onartu du, 3.750.000 euro osotara.
Etxebizitzak egiteko lursaila Mons Pasealekuko 74. zenbakia eta Zarategiko 68.aren artean dago, eta etxebizitza berri horietako bost urritasunen bat duten pertsonentzako egokituak izango dira. Guztiek 45 metro karratuko gutxieneko azalera izango dute.
Gogoratu etxebizitza hauen eraikuntza Donostiako Etxegintzaren aurrekontuetan aurreikusita eta onartuta dagoela, 3.700.000 euroko gastuarekin, eta proiektua idazteko kontratua Fiark Arquitectos S.L.P. enpresari esleitua dagoela.