'Hip-hip Urri!' egitasmoak familia giroan gozatzeko jarduerak eskainiko ditu urriko asteburuetan
hemen kontsultatu eta deskargatu daiteke.
October Children 2011. urtean Holandan sortutako proiektua da eta Europako beste hiri batzuetan arrakasta handia izan du. Honekin lotuta, Fernando Bernuesek denboran hazkunde “izugarria” izango duen egitasmo bat dela adierazi du.
Hip-hip Urri! egitasmoa larunbatean, urriaren 5ean goizeko 10:00etan, jarriko da martxan, Aquariumen marrazoaren inguruan egingo den bisita eta tailerrarekin.
Donostia 2016ren eskutik eta Donostia Kultura eta hiriko hainbat museo eta kultur erakunderen laguntzarekin batera, Ikertze kultura-elkarteak Hip-hip Urri! egitasmoa antolatu eta koordinatu du. Bereziki 6 eta 14 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako dago eta familian kulturaren kontsumoa sustatzeko helburua du. Guztira, 58 jarduera egingo dira urriko asteburuetan zehar, Donostiako 21 kultur gunetan eta haurrentzako jarduera eskaintza doakoa izango da.
Egitasmoa azaltzeko, prentsaurrekoa eman dute gaur goizean, eta bertan izan dira, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Naiara Sampedro Kultura zinegotzia, Amaia Almirall Donostia Kulturaren zuzendari-kudeatzailea, Blanca Zaragueta Ikertze Kultur Elkartearen ordezkaria, eta Fernando Bernues Donostia 2016ren zuzendari artistikoa.
“2016a baloreetan oinarrituta dago eta ekimen honetan horietako batzuk islatzen dira”, adierazi du Juan Karlos Izagirrek. Horien artean, kulturarekin hizkuntzaren bidez iristen ez garen lekuetara iristeko eta beste kulturak ezagutzeko aukera azpimarratu ditu. Naiara Sampedrok Hip-Hip Urri! proiektuak bi alor lantzen dituela azaldu du. Alde batetik, kulturarekiko sentsibilitatea; eta, bestetik, aisialdia familian partekatzeko aukera, hau da, eskolatik haratago dagoena ezagutu eta bizitzeko aukera eskaintzea, hiria hobeto ezagutuz. “Hiri honek eskaintza aberatsa du kulturan”, nabarmendu du Amaia Almirallek eta horixe eskainiko dute hilabete honetan zehar: arte-lantegiak, antzerkia, erakusketak, zinema eta bisita gidatuak, besteak beste. Informazio gehiagorako, egitaraua