
Jose Elosegi hiribideko 115. zenbakian gertatu da eraispena. (Argazkia: Lide Ferreira)
Jose Elosegi hiribideko 115 zenbakian kokatzen den eraikinean izandako eraispenaren ondorioz, beraien etxebizitzetara bueltatzeko aukerarik ez duten hiru familietako bik Udaleko Gizarte Zerbitzuek Intxaurrondoko etxebizitza batean ostatu hartzeko eskainitako etxebizitza onartu dute, beraien etxebizitzak konpontzen dituzten bitartean. Konponketak egun gutxitan egongo dira bukatuta. Hirugarren etxebizitza bat neurri berean suertatu da kaltetuta, goizeko 11.00etan sukalde bateko sabaia erori ondoren, baina bertan bizi direnek ez dute Udalak eskainitako etxebizitza behar izan.
Eraispenaren ondorioz beste hiru etxebizitza kaltetuta izan dira, baina bertan bizi direnek bueltatzeko aukera izan dute dagoeneko. Udaleko Hirigintza eta Obra departamentuetako kideak bertaratu dira eraikinaren egoera eta eraispenaren zergatiak aztertzeko, Suhiltzaile eta Udaltzaingoarekin batera, eta Gizarte Zerbitzuetako departamentua ostaturatzeetaz arduratu da.