Santo Tomas azokan postua jartzeko izena emateko epea zabaldu dute
Datorren abenduaren 21ean hiriko hainbat tokitan postuak jartzeko aukera izango da, ohi bezala, Santo Tomaseko azoka dela eta. Hori dela eta, ikasle eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzako txistorra postuen zozketetan parte hartzeko behar den dokumentazioa aurkezteko epea zabaldu dute. Hilaren 31 da postuetarako izena emateko azkeneguna, eta azaroaren 6a arte lehiaketetan parte hartzeko. Izena eman nahi dutenek Donostia Kulturaren bulegoetatik pasatu behar dute, hots, Konstituzio plazako lehen zenbakian daagoen egoitzatik.