Urteko batzarra egingo du gaur Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak urteko batzarrera deitu du gaurko. 19:00etan izango da San Telmon, eta hainbat gai jorratuko dituzte bizilagunek: Aurtean egindakoa eta diru kontuak azaldu, aztertu eta onartu; datorren urterako egitasmoak eta aurrekontua aurkeztu, eztabaidatu eta onartu; eta auzo elkartearen egitura berritu eta indartu.
Elkarteko kideek gogorarazi dutenez, “Parte Zaharrean bizitzeko baldintza egokiak lortzeko” lanean ari dira. Bide hori jorratzeko laguntza eskatu diete bizilagunei, eta gaurko bileran parte hartzeko deia egin dute.